Egun hura hala ikusi zuten beste batzuek. Sentitu antzean, seguru.
HIMALAIAN HIRU KOLORE
2009/06/30
2009/06/26
TURTZIOS
Joan den astean ibili ginen toki zoragarri honetan. Bide politak eta gogorrak. 7a ederren batean sartu ginen baina betiko legez kaña falta zaigu oraindik! Oraindik ere!
Hortik beherako guztietan gozatu ahal izan genuen gure indarrak flakatzen hasi ziren arte.Bisitatzeko tokia, dudarik gabe!
2009/06/10
GOOD BYE MICK
Hauxe idazti zidan kanguroak duela aste batzuk.
Juanra! Hi.
Summited Makalu! Late in season...no Oxygen, no serpa's. my friend & I were climbing with no ther people on the mountain....very nice experience!
next year... Nanga Parbat??.... want to come along?
Salut!
mick.p
Gaur bere gorpua aurkitu dute Katmandun. Tipo bitxia eta geniala zen Mick, ona, artista bat, eta bost 8000 eginak zituen. Bere lehena Jaume, Pepeeta nirekin egin zuen: Cho-Oyu. Hango tontorrean besarkada estua eman genion elkarri.
Besarkada hura dudan bezala, gomutan izango zaitugu Mick.
Juanra! Hi.
Summited Makalu! Late in season...no Oxygen, no serpa's. my friend & I were climbing with no ther people on the mountain....very nice experience!
next year... Nanga Parbat??.... want to come along?
Salut!
mick.p
Gaur bere gorpua aurkitu dute Katmandun. Tipo bitxia eta geniala zen Mick, ona, artista bat, eta bost 8000 eginak zituen. Bere lehena Jaume, Pepeeta nirekin egin zuen: Cho-Oyu. Hango tontorrean besarkada estua eman genion elkarri. Niklas-en lagun handia ere bazen. Beste hiru espediziotan berarekin elkartu zen.
Shit:(
Got the news from Roland to about Mick, shit, got a mail from mick just some days ago and he asked me to join to K2 this summer...
Everything feels so weard...
mick is a crazy and strong climber, and a really good person, this is really sad.
/niklas
Got the news from Roland to about Mick, shit, got a mail from mick just some days ago and he asked me to join to K2 this summer...
Everything feels so weard...
mick is a crazy and strong climber, and a really good person, this is really sad.
/niklas
Besarkada hura dudan bezala, gomutan izango zaitugu Mick.2009/06/02
LOGIKAZ
Who will love you?
Who will fight?
Who will fall far behind?
Liburu berriak, hil honetan ikusi du argia.El mundo
Un hombre del pueblo de Neguá, en la costa de Colombia, pudo subir al alto del cielo. A la vuelta contó. Dijo que habia contemplado, desde allá arriba, la vida humana. Y dijo que somos un mar de fueguitos. Un montón de gente, un mar de fueguitos.
Cada persona brilla con luz propia entre todas las demás. No hay dos fuego iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente de fuego loco, que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca se enciende.
2009/05/26
NIKLAS SUECO LOCO
2009/05/21
LURRAREN GAINEAN
Bizitza beste intetsitate batekin jantzi zen. Harrezkero alturakoak gara, begiratzeko modu urrunekoak.
Hodeietzak maite. Lagunekin. Alturaren mugetan, gu geu izaten. Txiki
JUANJO GARRAREKIN BERBETAN
Gaur goizean Kangtxenjungako oinarrizko kanpamentuan dagoen Juanjo Garrarekin egin dut berba eta lehen pertsonan jaso ditut ahaleginaren zor gogorra. Pozik zegoen baina total hauts eginda. Oinetan babaren bat atera zaio izozketak direla eta. Antzean dabiltza guztiak. Alberto Zerainek ere zerbait ekarriko du eta Alex eta Edurne helikopteroz atera dituzte ahalik eta arinen Zaragozara eramateko. Kokek ere sudur beltza dakar izozketak direla medio. KIngari buruz gutxi dakite.
Bestetik Julen Reketak atzera egin du bere saioan eta Oscar Cardiach bakarrik lotu da han goian, tentaldia bai egin ala ez egin, dudakor.
Bataila handia izan da mendi horrekin gurutzatu dutena, eta zauriak zauri, guztiak biririk diraute, onik, eta seguruenik poztasunak azal gehiago hartuko die hemendik aurrera, ezpainetakoa ere bai.
Bitartean gozatu handik ekarri dituzten gailurreko irudi magikoekin: http://blogs.rtve.es/alfilo/posts
Bestetik Julen Reketak atzera egin du bere saioan eta Oscar Cardiach bakarrik lotu da han goian, tentaldia bai egin ala ez egin, dudakor.
Bataila handia izan da mendi horrekin gurutzatu dutena, eta zauriak zauri, guztiak biririk diraute, onik, eta seguruenik poztasunak azal gehiago hartuko die hemendik aurrera, ezpainetakoa ere bai.Bitartean gozatu handik ekarri dituzten gailurreko irudi magikoekin: http://blogs.rtve.es/alfilo/posts
LHOTSEN XAVI ARIAS
Xavi eta biok besarkatzen ginen Eversteko tontorrean gaur bezalako egun batean, baina iaz. Atzo berak lortu zuen Lhotse erraldoiaren burura igotzea. Zorionak Xavi!!!
Avui a les 14.30h del migdia (hora del Nepal) estava al CIM DEL LHOTSE !!!!! gràcies a tots i totes pel vostre suport i seguiment, de debò.Aquesta nit he sortit de la “tenda” a les 3.30h tot sol, ha estat una ascensió dura i m’ha costat molt, ha fet molt de fred i reconec, que m’he cansat com mai, estic baldat!. Un cop dalt del cim no us he pogut trucar, el cim és d’aquells que literalment si no vigiles et caus, i no ha estat fins ara que he arribat al Camp 4 a les 19.20h (hora Nepal), que us ho he pogut fer saber. Estic feliç, molt feliç, perplex, satisfet... uf ! és difícil d'escriure-ho. He fet el cim sense oxigen, sense xerpes i més sol que la una... ja us podeu imaginar ! El que si sé, és que tot això ha estat gràcies a tots i totes vosaltres doncs en el fons sabia que no estava sol, moltes gràcies una altra vegada. Ara l’objectiu immediat és descansar i demà baixar al Camp 2 o en el millor dels casos, seria genial que pogués arribar al Camp Base. 8.516 gràcies, abraçades i enhorabones !Així que quan arribi a terra ferma, ja us en faré cinc cèntims.
Una abraçada
2009/05/20
HIMALAIAN TONTORRAK
Une larriak pasa ditugu guk alturatik urrun, eremu horretan diren gure lagunez kezkaturik. Edurne, Juanito, Juanjo, Kinga, Koke eta besteak altura handian ibili dira ordu larregiz, Kangtxenjunga mendi erraldoiaren bururaino igotzeko tentaldian.
Gailurrera oso berandu iritsi ziren eta gaua abailtzear zegoen beherako bide malkartsuari ekin ziotenerako. Ordu gehiegi senperrenak eginez urratsak gora bideratzeko eta gero kontrako norabidean, salbaziorantz.
Alexek ezin izan zuen, Koke, eta Patxi beherantz abiatu ziren goraino baino lehen, eta Kinga eta Juanjo Garrak zapaldu zuten tontor hura Edurne, Ferran, Juanito eta Asierren ostean. Gero jaitsiera luzea zetorren.

Aitor de la Hayas lagunak berba eta berba Alberto Zerainekin. Hau gorantz joan zen laguntza eskaintzeko, eta behin guztiak baldintza onean zeudela ohartuta, bere eraso jo zuen gailurreraino. 6 ordutan egin zuen 15 ordutan besteek egin zutena. eta ez hori bakarrik, handik behera gauza guztiak hartuta kanpamentu nagusira heldu zen egun berean. Itzela!!! Makina da Alberto, erakustaldi fisiko itzela egin zuen!!
Zorionak guztioi!
Juanjoren familiak komunikatu hau bidali dit: “Ara mateix estem esperant la trucada del Juanjo, aquesta nit ha dormit al Camp II, desprès de baixar del Camp IV i haver fet cim, juntament amb la seva companya d’expedició Kinga Baranowska.
Esta tant cansat com content i feliç, han sigut moltes hores per damunt dels 8.000 m, en una ascensió dura, que es va allargar unes sis hores més del previst, amb uns trams molt tècnics i amb molt gel, una mica abans de les cinc de la tarda, arribava al cim del Kangchenjunga, el tercer cim en alçada i el segon en dificultat, davant l’imminent posta de sol, poques coses quedaven per fer al cim, així que van començar a baixar amb un únic objectiu, arribar al Camp IV, descansar, hidratar-se, menjar i dormir, un bivac per sobre dels 8.000 m hagués complicat molt les coses, en la baixada el grup es tranca, es formen subgrups que van avançant segons les seves forces, era de nit i feia molt de fred, era difícil trobar el camí de baixada, ja molt entrada la nit, rebíem noticies de la seva arribada al Camp IV. Molt emocionat comunica a la seva dona que havia fet cim.”
Edurne kanpaleku nagusira iritsi da hunkituta, irudietan ikusi da, eta hala gertatu zait niri. Hunkidura begietan. Animo!!
http://blogs.rtve.es/alfilo/posts Edurneren irudiak.
Gailurrera oso berandu iritsi ziren eta gaua abailtzear zegoen beherako bide malkartsuari ekin ziotenerako. Ordu gehiegi senperrenak eginez urratsak gora bideratzeko eta gero kontrako norabidean, salbaziorantz.
Alexek ezin izan zuen, Koke, eta Patxi beherantz abiatu ziren goraino baino lehen, eta Kinga eta Juanjo Garrak zapaldu zuten tontor hura Edurne, Ferran, Juanito eta Asierren ostean. Gero jaitsiera luzea zetorren.

Aitor de la Hayas lagunak berba eta berba Alberto Zerainekin. Hau gorantz joan zen laguntza eskaintzeko, eta behin guztiak baldintza onean zeudela ohartuta, bere eraso jo zuen gailurreraino. 6 ordutan egin zuen 15 ordutan besteek egin zutena. eta ez hori bakarrik, handik behera gauza guztiak hartuta kanpamentu nagusira heldu zen egun berean. Itzela!!! Makina da Alberto, erakustaldi fisiko itzela egin zuen!!
Zorionak guztioi!
Juanjoren familiak komunikatu hau bidali dit: “Ara mateix estem esperant la trucada del Juanjo, aquesta nit ha dormit al Camp II, desprès de baixar del Camp IV i haver fet cim, juntament amb la seva companya d’expedició Kinga Baranowska.Esta tant cansat com content i feliç, han sigut moltes hores per damunt dels 8.000 m, en una ascensió dura, que es va allargar unes sis hores més del previst, amb uns trams molt tècnics i amb molt gel, una mica abans de les cinc de la tarda, arribava al cim del Kangchenjunga, el tercer cim en alçada i el segon en dificultat, davant l’imminent posta de sol, poques coses quedaven per fer al cim, així que van començar a baixar amb un únic objectiu, arribar al Camp IV, descansar, hidratar-se, menjar i dormir, un bivac per sobre dels 8.000 m hagués complicat molt les coses, en la baixada el grup es tranca, es formen subgrups que van avançant segons les seves forces, era de nit i feia molt de fred, era difícil trobar el camí de baixada, ja molt entrada la nit, rebíem noticies de la seva arribada al Camp IV. Molt emocionat comunica a la seva dona que havia fet cim.”
Edurne kanpaleku nagusira iritsi da hunkituta, irudietan ikusi da, eta hala gertatu zait niri. Hunkidura begietan. Animo!!
http://blogs.rtve.es/alfilo/posts Edurneren irudiak.
2009/05/12
GAILURRERAKO PREST
ISILIK
ZORIONA ETA ZOZOAK
Zorionak ez digu itzala egiten,beti jazartzen gaitu zapuztearen enigmak.
Bizitzak oparitzen dituen landa berdeak
siku dira negurik gorrienean.
Abiatu arren, gure urratsak geldoak dira,
sinpleak dira, ez gaituzte inora hurbiltzen.
Abiatu arren, denak kalmara egin du,
desesperantzaren hatsa sumatzen da.
Zorionak ez digu itzala egiten
eta zozoak izutu ditu.
2009/04/06
KATALUNIA
Zulu egin osteko neke gozoak eta motibazioak Katalunia aldera eraman gintuen. Vilanovara gauez iritsi ginen eta gau goxoa pasatu eta gero, Musical Express (6b+) bidean sartu ginen. Hortxe hasi ginen aurreko eguneko egurraren hondarrak semtitzen. Besoak arin nekatu zitzaizkigun baina hala ere gozamenerako tarte polita izan genuen. Eguerdi partean aipaturiko bidea egin ostean, berriz bertikaltasunari fereka egiteko gogoa. batetik irten eta bestean sartu. Nekronomikon, 5 sakaldi dituen bidean sartu ginen, freskurak inguruak hartzen zituelarik.
Candi eta Yoli zain geneuzkan Tarradets herrian. Hara joan ginen. Gustura afaldu ostean, eta gero eta handiago bilakatzen ari zen marrantarekin gau deserosoa pasatu ostean, Reina Puig bidea zain geneukan. 500m-tako horma ederra bide are ederrago batek zeharkatzen duena. Orduak eskalatzen, lagunen konpainiarekin gozatzen eta hustasunari erreparatzen. Bihotzaren diametroa handituta. Enarak kaligrafiak egiten airean, izenak, tokiak, desioak, musuen katalogoak.
Cap de Ras edota Ager-eko hormak begiztatuta geneuzkan iganderako, etxerako itzulerari ekin baino lehen. Fanal Nocturn bidea izan zen aukeratu genuena. Lekua paradisiakoa da. Oso jende gutxi, paisaia ederrenetako bat.
Egunak borobilak izan ziren, distantziak egiten dituen magia trukuak deskubritu barik. Besoak nekatuta zeuden arren, besarkadak emateko besteko indar bazuten tarte irudimenezkoetan.2009/04/01
ZULU DEMENTE
Geu lotuta joan ginen burua zerura jartzera eten gabean, hango hormatzarrari atxikirik, tipi-tapa gorako bideari ekiten genion bitartean. Beti gora begira, bihotzez beteriko hegazkinak, ugatzak, saiak bikoteka, amildegiaren testurak, arnasaren etenak, eta beldurren bertikaltasuna ikusten genituen bitartean.
Eta ondo atera zitzaigun, 300 metroren ostean horizontaltasunak bere espazioa aldarrikatzen duen tokian uhuka eta irrintzika ailegatu baikinen, ametsetako Zulu Demente bide ospetsua buruturik, nekatuta, baina era berean energiaz betetik.
2009/03/25
BEROAK VALDEGOBIARA ERAMAN GINTUEN
2009/03/06
LAGUNAK KANTXENJUNGARA
Hala da. Aurten ez da kanpora ateratzeko aukerarik izan eta lagunen joan-etorriak ikusten ibili beharko gara udaberrian.
Edurne, Juanito, Ferran, Garra eta cia, badoaz Nepalera. Bertan erraldoienetako bat igotzen saiatuko dira, Kantxenjunga. Zorte on!


2009/02/24
UNTZILLAITZEKO MALDETAN EGUZKITAN!
Azkenean eguzkiak kirika luzeagoak egin zituen larunbatean. Eguerdian berotasunean eskalatu genuen, paisai ederrez inguraturik eta aspaldiko lagunak elkarturik: Jaime, Fernan, Aritz eta laurok.
Ez dadila azkena izan!


6a+, 6b+ eta 6c inguruko bideak kateatu genituen pozik.
2009/02/09
MENDIAREKIKO EGARRIA
Eguraldiak urduri jartzen gaitu, eguraldi eskaxak. Elur gehiegi, euria, hozteak gehi beroaldiak. Dena batera, eta harria ere hotzegi azal eta hezu garenontzat.
Mendia hortxe zaude?
Noizko zeru urdina? Noizko aldapan gora mimetismo sensorialean? Noizko arnas bat, zurea?
Noizko motibazioaren saria, musu bat bezain desiragarria?
2009/01/16
HOTZ LARREGI
2009/01/07
ELURRAREN ESTRUKTURA
Subscribe to:
Posts (Atom)



.jpg)

