Gozagarria izan zen. Zubiren ametsa.
HIMALAIAN HIRU KOLORE
2016/03/15
2016/03/01
2016/02/23
2016/02/22
ALLUITZ-AXTXIKI
Guenzelatik gora. Txikira lehenengo, Alluitzera gero eta txikira berriz, puntan eguzkitan. Ederra!!! Eta kurrilo saldo bat ere ikusi nuen, guru, guru, guru...
2016/02/15
2016/02/08
2016/02/04
2016/02/02
IZOTZAREN GORDELEKUETAN BARRENA (HARKAITZ CANO)
Mendiko materialez inguraturik topa dezakezun
liburu horietako baten traza du, azalari erreparatuta, Juanra Madariagaren
'Espedizioa' liburuak. Engainagarria da, ordea, egileak berak Shisha Pangma
irrikatuari ateratako argazkia. Hau literatura da, eta ez nolanahikoa. Izan
ere, alpinista izateaz gain, poeta bikaina ere bada Juanra Madariaga. Soslai
berezia? Ez hainbeste: asko izan dira espedizioetan liburu kuttunak bidaide
izan dituztenak. George Malloryk Virginia Woolfen 'Bidaiaren amaiera' eraman
zuen Everestera, 1924ko espedizioan; Fritz Luchsingerrek, Rilkeren 'Duiniar
elegiak' 1983an, Shisha Pangmara. Madariagak, Unai Elorriagaren 'SPrako
tranbia' hautatu zuen mendi berbererako, bai eta gailurrean pasarte bat bozgora
irakurri ere. Testuingurua zer den, hitzen pisua eta zentzua aldatu egiten da
altueraren arabera. Horra, muturreko -tontorreko- esperimentua: eman ahotsa
liburu bateko pertsonaiari, zeure buruari oxigenoa emateko gaitasuna doi-doi
daukazunean. 'Performance' hitza behin baino gehiagotan aipatzen du egileak
berak: «Halarik ere, jasanezinagoak izan ziren digeritze ganbaratik hori guztia
kanporatzeko egin zituen imintzioak, zaratak eta gorputz performanceak. (…)
Kasu horietan ahaztu egiten da giza izaera nondik datorkigun, eta larba
ornogabearen antz handiagoa izaten dugu».
Poeta baten tresnekin ehundutako bidaia-kaiera
ederra da, honenbestez, 'Espedizioa'. Atal laburretan zehatz eta dotore
narratua, muga fisikoen deskribapen liriko, zorrotz eta gordina dakar,
gorputzaren azken mugetaraino egindako bidaiak eragindako hausnarketa bital eta
intelektualekin ehundua. Autodiagnosia urrun dago nartzisismotik, jokoan
dagoena zure biziraupena bera denean. «Bakardadea kapritxozko entea da. Une
dezentetan egoten naiz bakarrik. Horrela, badut astia idazteko, paseatzeko,
irakurtzeko, pentsatzeko, baita neure burua suntsitzeko ere». «Konformatu aditz
lotsagarria da», idatziko du aurrerago. Derrigor zure gorputza ezagutu behar,
arnasestuen alarma oharrak euforiatik bereizteko. Eta Häendel ezagutu behar,
gailurrean 'Lascia ch'io pianga' ariarekin akordatu ahal izateko. Ezeri uko
egin gabe, bizitzari fisikoki eta intelektualki zukua ateratzeko manera honek,
mendizale-poetak sentitzen duen sufrikariozko pozarekiko enpatia eta, zergatik
ez, bekaitza eragiten digute.
Baina dena ez da, jakina, norbere larba
esperientziaren kontaketa: espediziokideei eta haien mamuei, direnei eta izan
zirenei ere ematen die ahotsa, intimitate koral eta konpartitu baten bila.
Gogoangarria da, adibidez, 'Presentziak' atala, mendizaleei gailurreraino
laguntzen ei dieten begitazio benetakoak azaltzen dituena. 'Hirugarren gizakia'
esaten zaion fenomeno hori autohipnosiak eragindakoa dela uste da. Frank Smythe
alpinista, esate baterako, bizkotxo zati bat jateko eseri zen Everesteko
gailurrean. Bitan banatu zuen opila, pentsatu gabe. «Bigarren zatia eskuan
eraman nuen denbora luzez, eta ia beldurtu nintzen nori eman ez zegoela
deskubritu nuenean».
Naturaren musika ere entzuten da lerro artean
-isiltasun mota ezberdinak, beharbada-, eta gorputzak harekin sintonizatzeko
egiten duen ahalegin ziztrin bezain heroikoaren taupada ere bai. Erpinetik
gertu egon arren, poeta ez da itzali: «Astronautak gara ia. Zaldi zuri baten
lepoko zurdari eutsita bezala zamalka tzen dugu ertza». 'Desbesarkada' hitza
asmatzen du narratzaileak, hotzari 'dardar-berokia' deitzen dio eta izotzetan
aurkitzen duen arrakalari 'pitzadura-piraña'.
Tontorra bezain garrantzitsua da, ordea,
garrantzitsuagoa ez bada, prestaketa. Oraindik ezagutzen ez dugun mendiaren
argazkiak eragindako lilura goiztiarra. Ihes doazen uneen intentsitatea
harrapatzen asmatzen du Madariagak, ahaztu nahi ez dituen gauzen zerrendak
eginez, denboran eta espazioan urrun dituenekiko estimua -edo arroztasuna- nola
pizten zaion azaltzeko. «Absentziek, lantzean behin, marmokaren moduko pozoia
zabaltzen dute: oharkabean azala baino zerbait gehiago erresumintzen duen eden
elektrikoa».
Desagertzeko moduen eta, beharbada,
ezkutatzeko nahikari aitorrezinen konpendioa ere bada 'Espedizioa'. «Nola
desagertzen da gizakia mendian?», galdetzen du. Aldiro sutilezia maila
ezberdineko makuluak bidelagun hartuz erantzuten du: «Tontorrerantz joan zen
eta ez zen bueltatu». «Hor lotu da». «Bere pioleta eta eskularrua baino ez
ditut topatu malda osoan». «Azken urratsak punturik gorenean amaitzen direla
dirudi, baina beherako arrastorik ez». Eta guztietan ederrena, agian: «Ez zen
inoiz ere jaitsi».
Aspaldi ez nizkion liburu bati horrenbeste
pasarte azpimarratu.
2016/01/25
FORATULAS
Bajada zuzena egin genuen, hori bai.
2016/01/21
2016/01/19
INDUSI ETA ARBOLEDA
Larunbatean Indusi-Indusi zirkularra egin nuen galapan. Lezartzu mendira ere hurbildu nintzen. oso ederra. Igandean Pico Pastores, Alto Galdames eta Pico Mayor egin genituen paseo gozagarrian.
2016/01/18
ARO BATEKO AZKENA
Arin iragaten dira urteak. Haize bafada batek ehun
urte eraman ditzake konturatzeke. Sasoi bat beste baten segidan diluitzen da,
eta behin izan zenak oroitzapenen galaxian birak eta birak egiten ditu modu
ingrabidoan. Batzuetan oroitzapen paperezkoak behar ditugu bizitza oso batek
kondentsatzen duenaz jabetzeko, bizitzaren intentsitateaz ohartarazteko.
The
Conquer of Everest
titulu epikopean, George Lowe mendizale eta argazkilariak, 1953ko British Mount Everest expedition delakoan
ateratako argazki bilduma ederra argitaratu zuen. Olentzerok garai amaituaren
lekukoa den liburu hori oparitu dit gaztelaniaz.
Hil baino lehen, bere artxibo fotografikoa
zabaldu eta hedatu nahi izan zuen Lowek. Beste espazio batean, Himalaia
aratzean, harrapaturiko istant horiek kalitate handiko liburuan bildu nahi izan
zituen.
Everesteko gailurra zapaldu zuen Edmun Hillary
alpinistaren lagun hurkoa izan zen Lowe. Bikote eszentrikoa osatzen zuten.
Abenturazale paregabeak, bizipen harrigarriren zale ziren, eta paraje
miresgarriak ibiltzeko, lautada etenbakoak zeharkatzeko, edota mendi
altuenetako malda pikoetan arnasa ahitzeko prest egoten ziren beti. 1953eko
espedizio hartan bildu eta lagun egin ziren betiko. Hillary eta Tenzing
bikoteak munduko mendirik altuenean euren urratsak inprimatu zituzten. Lowe zen
espedizioko argazkilari ofiziala baina ezin izan zuen puntara joan, sekulako
lana burutzen ibili baitzen beheragoko kanpamentuetan, gailurrerako erasoa
posible egin zedin. Hortaz, Hillaryk atera zion Tenzing sherpari puntako
argazki mitiko hura. Baina ez zen elkarrekiko ekimena. Sherpak ez zion Zeelanda
Berriko alpinistari fotografiarik atera. Argazkirik gabeko konkistatzailea izan
zen betiko Hillary.
Sepiazko irudi historikoek berriz gertatuko ez
den aro utopiko haren tamainaz egiten digute berba; esplorazioaz, munduaren
sekretuez, bizitzaren zorion efimero eta txikiez. George Lowe duela hiru urte
hil zen. Espedizio hartatik bizirik gelditzen zen azken kidea izan zen. Aste
honetan, barikuan, bere urtebetetzea izan da. 93 urte beteko zituen.
2016/01/14
2016/01/12
"ESPEDIZIOA" AUKERATUA
BERRIAko kritikariek bereziki
gustuko izan dituzten hiruna liburu hautatu eta komentatu dituzte, argi utziz
aldez aurretik oraindik ez dituztela irakurri aukeratuak izan zitezkeen liburu
guztiak. Beraz, nahiz eta zerrenda honetan dauden liburu guztiak diren
horretarako behar diren merituen jabe, segurua da horretarako meriturik baduen
liburu bat baino gehiago geratu dela, ezinbestean, kanpoan.
http://www.berria.eus/paperekoa/1909/028/001/2016-01-03/utzi_du_zer_irakurria.htm
2015/12/29
2015/12/28
2015/12/22
2015/12/11
2015/12/09
Subscribe to:
Posts (Atom)
















































