HIMALAIAN HIRU KOLORE
2018/02/28
2018/02/26
EGUZKIAREKIN
Eguzkipean mendiak oro eder.
Larunbat eguerdian Eretzara (orkatzak gerturik ikusita). Igande goizean Urduña aldean: Bagate, Bertzeta, Artekobatza eta Alto de los Caminos. Ederraaaaak!
Larunbat eguerdian Eretzara (orkatzak gerturik ikusita). Igande goizean Urduña aldean: Bagate, Bertzeta, Artekobatza eta Alto de los Caminos. Ederraaaaak!
2018/02/19
OROZKO INGURUAN
Atzoko eguraldi goibelpean Orozko aldean ibili ginen. Oketagana, Iturritxueta, Aspaltza, Eskorta eta Larragorri gailurrak bisitatu genituen. Toki paragabea, eta bakartia. Ederra.
JÓHANN
Bestelako paisaiak, bestelako espazioak. Horiek izaten dira
zure baitako kosmos hauskorra anitzetan inarrosten dizuten ikusmenak.
Halakoetan zabiltzanean, begiek zure arima puzten dizute inoiz ikusi-gabeko
irudien bidez. Behin, horixe sentitu nuen, bertako hizkuntzan Island izena duen irla batera joan
nintzenean. Bilbo osoaren besteko populazioa duen uharteak bihotza irauli zidan. Islandiako geografia errearen
polikromia itzela zen. Lurraren eta naturaren performancea eta metamorfosia
batera; izotza eta kea, sua eta elurra, sumendiak eta berdetasuna, eta milaka
hegazti, tai gabe, zure buruaren gainean, lanbroan.
Misterioa eta botere baltsamiko edo katartikoa gordetzen
zituen irlak, edozein txokotan, edozein badiatan, amildegitan, mendixkatan.
Irudi enigmatikoak ziren nire begiek ikusten zituzten guztiak.
Espazio horiek inspiratutako musika ere sofistikazioaren
eremutik hurbil dabil, eta ondo deskribatzen du hango paisaiaren dekoratua. Gure
bizitzako soundtrack erraz bilaka
daitekeen soinuak bestelako intentsitatea erakartzen du. Islandiakoak dira
Sigur Rós musika talde xarmangarria, bai
eta gerora (zorionez) deskubritu nuen Jóhann Jóhannsson konposatzailea ere.
Une askotarako soinu banda itzela luzatu zidan azken horrek. Sicario, Arrival edota The Theory of Everything film ederrei musika epikoa jarri zien. Bestelako produkzio pribatuagoak ere sortu zituen, hala nola Orphée, nire aburuz mirakulu abisala eta musikala, trantze betierekoan jartzen zaituen horietakoa, galera edota fragilitatearen soinua litekeena.

Bada, aste honek albiste tristea ekarri dit. Jóhann
Jóhannsson hilik topatu dute bere etxean (agian horregatik erabili dut iragana konturatzeke?).
Ez dakit zergatik goibeldu nauen hainbeste, baina, harrezkero, behin eta berriz
entzuten ari naiz bere obra, inguratzen gaituen errealitate amnesiko, grotesko
eta esperpentikotik ihes egiteko era utopiko bakarra baita.Gizakiaren endekapena eta existentziaren laborriaren kontrako
antidoto eta energia bitala da Jóhannen musika, agian eternitaterako bidaia
posible bat.
2018/02/13
2018/02/12
2018/02/06
MISS
Atzera begiratzen duzunean behinolako bizipenak, harremanak
eta garaiak ikusten dituzu lanbrotuta. Batzuetan, denboraren zurrunbiloak
zirkulu bat itxi duela begitantzen zaizu, eta han, espazio urrunean dagoen hori
guztia, nolazpait, benetako iragana dela sentitzen duzu, betirakoa.
Sentsazio hori izan dut asteon Himalaiako kronista ezaguna zen Miss Elizabeth Hawley kazetari estatubatuarra zendu dela jakin dudanean. Berarekin egoteko abagunea izan nuen hainbat alditan, eta guztietan -inoiz mendi altu batera igo ez zen arren- mendia inoizkorik ondoen ezagutzen zuen aditu baten presentzian nengoela iruditu zitzaidan. Txoferdun Volkswagen zaharrean etorrita, berak hartzen gintuen ostatu emanik geunden hotelean, Katmandura heldu eta hurrengo goizean. Hantxe berriketan aritzen ginen genituen planez. Nortasun serioko emakumeak galderak egiten zizkigun: zein zen zure lana, zein mendi igoak zenituen, zein bide, …. Eta bueltan: zein ordutan tontorrean, zer ikusten zen, nor zegoen zurekin, zenbat ordu gorakoan, …. Detektibe pribatuaren ohiko galdeketa. Trebea zen galdetzen, eta zorrotza iritzietan. Horiei esker, Nepalen egin diren espedizioei buruzko datu base ikaragarria lortu da. Bere aurretik himalayismoaren eskalatzailerik inportanteenak iragan ziren, eta eurek ere onartu behar izan zituzten emakumearen ezezkoak eta ezbaiak, bera izan baitzen mendian egindako iruzurra edota gezur-jarioaren igoera azaleratzeko eta argitzeko ahalmena zuen bakarra. Bere berba ezpal onekoa baitzen. Hamalau handiak igotzeko lasterketan murgilduta zeuden pisu handiko mendizale dezentek berriz errepikatu behar izan zuten igoeraren bat edo beste, Miss Hawley dudazkotzat hartuta baitzuen.

Handienak zapaltzen munduko lehen emakumea zein zen ebasteko
orduan, Oh Eun-Sun korearraren eta Edurne Pasaban mendizalearen arteko lehian,
bera izan zen epaile.
Guztion miresmena zuen irabazita, baita bizileku izan zen
Nepal herriarena ere, hainbestean ezen Nepalgo Gobernuak egindako berebiziko
lanagatik Hawley izena ipini zion sei
mila metroko mendi bati.
Subscribe to:
Posts (Atom)