Hamar egunez luzatu da 9. Mendi Film Festival. Hamar
egunetako zinemaldiaren barruan gizakia bere mugatik at bultza eta bultza ikusi
dugu, comfort zone egoera horretatik behin eta berriz
atera nahian, espazio berri horiek bilatu nahian. Jaialdian mendia, abentura
eta natura biltzen dira irudi ikusgarrien bidez. Mendi Festival deitzen den arren mendiaren parametroetatik hurbil
dauden bestelako diziplinak eta esperientziak ere badute tokia berton. Ez da
muturreko alpinismoari dedikaturiko jaialdi bat (bertan muturreko alpinismo
bikaina bada ere), ez eta basapizti mutante batzuek egiten dituzten eskalada
sorta baten biltegia (eskalada harrigarri eta zorabiagarriak badaude ere).
Jaialdian, batez ere, gizakiak bere ametsak erdiesteko ahalegina azaleratzen
da. The Great Alone filmak zabaldu
zuen aurtengo astea. Alaskako baldintza klimatologiko gogorrenetan aritzen den
familia baten bizitza kontatzen du. Seme nagusia drogekin eta alkoholarekin
olgetan ibili ostean, txakurrek bultzaturiko leren mundura hurbiltzen da, eta inor
ez izatetik Alaskako karrerarik bortitzena irabazi eta zakur lera gidaririk
onenetakoa izatera helduko da. Baina bizitzak dakartzan arazo larriei ere aurre
egin beharko die (familiaren desegituratzea, minbizia,…). Hil ala biziko
operazio kirurgiko eta bidaia emozional baten ostean txakurrengana, eta Alaskako
elurretara bueltatuko da, Iditarod Trail
Sled Dog Race berriz irabazteko. Kronika
inspiratzaile baten filma izan zen hura; baina euren dimentsio pertsonalean ere,
beste film guztiek antzekoa aldarrikatzen dute: askatasuna eta bizitza.
Eta berdin gertatzen da Pakistan eta herrialde musulmanetako emakumeen ahalduntzea lortzen jarduten dutenen gaineko filmekin. A Girl In The River: the price of forgiveness da horietako bat. Pakistanen ohikoak diren ohorezko erailtzeak gaia tratatzen da bertan (1000tik gora emakume gazte hiltzen dira urtero ohorearen izenean).
Eta Mendi Filmen bizigarritasunari helduta saltoak, eskiak, paisaia txundigarriak, aurpegiak, giharrak eta aurrera segitzeko motibazioak ere bai.