Mundua aldatu nahi genuen, baina batzuk kartzelan daude eta besteok furgoneta erosi dugu asteburuetan basora joateko.
Munduak aldatu gaitu eta ez alderantziaz, Hala ere, ezer ez dela aldatu pentsatu nahi dugu. Lehengo berberak garela pentsatzearekin nahikoa dugu orain. Gure herriko notiziak atzerrikoak balira bezala irakurtzearekin. Ez gaituzte orain poliziek etxeraino jarraitzen. Galdu dira poliziak, lagunekin batera. Aldatu den guztia ezer ez aldatzeko izan da.
(Castillo
Suarez)