HIMALAIAN HIRU KOLORE



2015/06/16

EFEMERIDEAK ZAURIAK


Parean eseri zaidan neska horrek ez daki,
berak daraman jertsea erantsi niola
behin beste bati.
Barrurantz begiratzen du
berak leihotik,
halako kotxe gorri baten
maitatu zuen aspaldi.
Kotxe gorrikoak ikusi du
kalea gurutzatzen, 
bihotzak salto egin dio,
jiratu, eta eskerrak bera ez den.
Ez dena bada beste norbaitentzat,
norbait ordea.
Nahigabe ukitzen diogu elkarri,
efemerideak.
Efemerideak gugan zauriak direlako,
norberak bakarrik minez
ospatzen ditugulako.
Ez gaude egunkarietan,
tabernan, autobusetan gaude.
Eta elkarri ukitzen diogu efemerideak nahigabe.

-----

contador de visitas

Blog Archive