HIMALAIAN HIRU KOLORE



2014/11/19

BEDERATZI FILM (MENDI FILM)

Frantziako bederatzi film lehiatuko dira guztira BILBAO MENDI FILM FESTIVALen zazpigarren edizioko sekzio ofizialean, datorren abenduaren 12tik 21era Bizkaiko hiriburuan izango den jaialdian.

Beyond Good And Evil, Bertrand Delapierre egilearena; China Jam, Evrard Wendenbaum zuzendariarena; Downside Up (T´es Pas Bien Là), Sébastien Montaz-Rosset zinemagileak zuzendua; Mille Et Une Traces, Anne eta Erik Lapied senar-emazteek elkarrekin ondua; Mission Antarctic, Guido Perrinirena; Mission Steeps, hau ere Guido Perrinirena; Passion D’ouverture, Michel Piolade eta Yannick Boissenot egileena; Pierre Mazeaud, La Vie En Faces Guilles Chappazek zuzendua; eta The Quest For Inspiration, Mathieu Le Lay zuzendariarena.




-----

contador de visitas

Blog Archive