HIMALAIAN HIRU KOLORE



2012/05/14

EZKAURRE (ESMINU BIDEA)


Larunbatean  Isaba aldera joan ginen, Ezkaurreko Esminu bidea eskalatzea geneukan buruan. Gaueko afaritxo goxoaren ostean, eta bidean oreina aldrak ikusi ostean (une magikoak), basoan sartu ginen lo egitera. Ederra gaua, euriagatik ez balitz. Atzo goizean eguna ilun agertu bazen ere, euriari muzin egin eta gorantza joan ginen. Bidea polita, klasikoa, mendikoa, motxilarekin koñazoa baina hala eta guztiz ere disfrutatzekoa (V+/Ao, edo 6a+ batzuetan). Gero mendebaldeko arista osoa egin genuen tontorreraino. Gustuta aizue!

-----

contador de visitas

Blog Archive