HIMALAIAN HIRU KOLORE
2012/05/28
ZIORDIA
Piriniotara joan garen guztietan gure begien jomuga izan da Ziordiako espoloia. Larunbatean joan ginen. Eskalada gozagarria du honek. Gradua ona, denetarik. Gogorrena 7a-ko largo bat. Pozik amaitu genuen, 7a duen largoa kateatu ahal izan genuen eta. Buah txabal!
2012/05/21
2012/05/17
2012/05/15
2012/05/14
EZKAURRE (ESMINU BIDEA)
Larunbatean Isaba aldera joan ginen, Ezkaurreko Esminu bidea eskalatzea geneukan buruan. Gaueko afaritxo goxoaren ostean, eta bidean oreina aldrak ikusi ostean (une magikoak), basoan sartu ginen lo egitera. Ederra gaua, euriagatik ez balitz. Atzo goizean eguna ilun agertu bazen ere, euriari muzin egin eta gorantza joan ginen. Bidea polita, klasikoa, mendikoa, motxilarekin koñazoa baina hala eta guztiz ere disfrutatzekoa (V+/Ao, edo 6a+ batzuetan). Gero mendebaldeko arista osoa egin genuen tontorreraino. Gustuta aizue!
2012/05/11
2012/05/10
2012/05/09
EZER ARI
Ez da ezer gertatzen ari
aukera ez bada
aukera eta bere ateak.
Meteorologia tratatu bat egin nezake
leihotik begira
zebrabide hilak
bakarrik doazen aterkiak
putzuetan arimak.
Etxeko hoditerian igelak ditut
hutsik sabela eta koltxoia
bizkarrezurra arrainei bezala erauzi zidaten
eta hala ere eusten diot
ezer ez gertatze honi.
Ari dira aukerak.
Ari dira orduak orduak jaten.
Ari da herdoila, narriadura, ukabilak.
Ari da gatza.
Ari da haria.
Ari da harria.
Ari naiz ezarian.
Ez da ezer gertatzen ari
dena ari denean.
(Leire Bilbao)
2012/05/04
KORAPILO
Gerrialdea (zona lunbar eta pelbikoa) guztiz kateatuta, korapilatuta eta gogortuta omen daukat. Eskalatzen fibra apurketa txikiren bat izan nuen asteratean, eta egun berean korrikan joan eta areagotu zitzaidan kontua, eta honen guztiaren ondorioz, deskonpentsazio eta desoreka ikaragarria zangoetako fibra eta giharretan. Mina toki guztietan. Egun batzuk atseden hartzeko esan dit Andoni fisioak (Yosemitetik etorri berria, portzierto). Baina ni.....
2012/05/02
ATXARTE
Alfonsok berriz egin du osteratxoa Bizkaira. Atxarten izan ginen denbora zaharrak gogoratzen. Sur klasikoa egin genuen Urrestein. 6c+ bigarren largoan, eta metro pare bat kateatzeko, ostia! Besoak, betiko lez, egurrezkoak.
Gero, veneno bueno egin nuen (6a+), nire aburuz, 6b bat. Hainbeste euriaren ostean eskertu nuen eguzkia!!! Ole!
Subscribe to:
Posts (Atom)