HIMALAIAN HIRU KOLORE
2012/02/15
ERA CAUVA, TUC MEILDIA eta TUC d'UISHERA
Asteburu ederra pasatu dugu Arres herrian, Alfonsoren etxean. Joakin, Mikel, Txema, Javier, Karmelo, Jero, Alfon eta zortziok bildu ginen eguraldi ederpean, -12 gradutan, mendian eskiekin gozatzeko. Era Cauva, Tuc Meildia mendiak larunbatean egin genituen, Viella gainean. Eta igandean Arreseko etxetik atera eta gorago dagoen beste mendi batera joan ginen. Jaitsiera izugarriak izan genituen. Barreak, jan, edan eta lo. Gustura.