Atzo G-Ieko neguko espedizioaren aurkezpena egin genuen. Alex, Carlos eta hirurok izan ginen azalpenak ematen.
Ostegunean badoaz eta martxora bitartean, gutxitan bizi daitezkeen muturreko esperientzia horretariko bat biziko dute. Eurak hotzetan, ni epelean, hemendik.
Asteon, urtarrilaren 12an abiatuko da Alex Txikon Pakistanera, Carlos Suarez, Nisar Husein, Darek Zaluski eta Hahlen Cederic taldekideekin batera.
Zortzimilako mendi bat neguan igotzea apustu gatxa da beti, urte sasoi honetan ez baitago jakiterik zer topauko duten.
Gasherbrum-I tontorra zapaldu ezkero, ez da lehenengo aldia izango Alex Txikonentzat. Izan ere, joan dan udan, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayorekin igon zuen bertara.
No comments:
Post a Comment