BON IVER "Holocene" from nabil elderkin on Vimeo.
Inork ez digu esatengalerak betetako hutsuneak direla
BON IVER "Holocene" from nabil elderkin on Vimeo.
Inork ez digu esatenWe Are Augustines "Chapel Song" from Matthew Mills on Vimeo.
Musika eta hitza, dena batera, bitarteka, nahastuta, eraginaren eraginez.
Datu solte argigarriak gehitzeko erabiltzen dira parentesiak, definizioz. Hots, parentesiek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko. Baina lantzean behin ez dira bidezkoak, ez dira hain beharrezkoak.
Berri guztiek esaten zuten, zortzi mila metroko mendi guztiak igo dituen lehen emakumea dela (oxigenorik gabe). Horra hor parentesiak.
Kirol-balioa ezin zaie biei kendu, inondik inora, izan ere himalayismoan horrelako igoaldiak burutzea eta onik irtetea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Desgaste fisiko zein psikiko izugarria dakar horrelako alturetan ibiltzeak eta zentzu guztietan oso pertsona gogorra eta hotza izan behar zara maila horretan aritzeko. Halarik ere, ezin da ukatu koska txiki bat ere badagoela bien artean eta ez bakarrik oxigenoaren kontuan. Estiloa, alde fisikoa, motibazioa, mendira hurbiltzeko apaltasuna eta aukeratutako bideak, hortxe daude.
Ralf Dujmovits alpinistaren bikotekidea den Gerlinde Kaltenbrunner austriarrak eman dio alpinismoari aurtengo poztasun berezia. Neskak, hain zaila den K2-ko iparraldeko ertza gainditu du tontorreraino, eskalada bikaina burutuz. Sherparik gabe, oxigenorik gabe eta lagun-giroan. Parentesi gabe, hain zuzen ere.