HIMALAIAN HIRU KOLORE



2011/01/18

NORA ALDIZKARIAN


UNE MAGIKOAK

Hotzarekin eta elurrarekin ditut loturik nire gomuta gogoangarrienak. Eta eremu honetako animaliek luzatu dizkidaten une intentsuenekin ere bai. Duela urte batzuk, etxetik urrun, 7.500 metrotan, Himalaiako Cho-Oyu mendira igotzen nenbilela, arnasa hartzeko une batean gelditu eta burua zerura jiratu nuen. Altura horretako urdin ilunaren kontra, Tibetetik Nepal aldera ziztu bizian abiatzen zen hegazti baten figura ikusi nuen. Belatzea!!! –oihukatu zidan sokakideak. Ez dut inoiz ere ahantziko.
Duela aste batzuk, Gorbeiako Parke Naturalera hurbildu nintzen. Elurrak zoko guztiak harturik zituen, eta eguzkiak behe-lainoaren sarea zulatzen zuen izpi bortitzez. Sarria herritik atera nintzen pauso bizian Berretin igotzeko asmoz. Apurtu ezin daitekeen isiltasuna izan zen nagusi bide osoan zehar. Elur aratzean neure urratsak inprimatuz ailegatu nintzen halako batean mendiaren gailurrera. Ingurua so egiteko unea heldu zenean, nire behakoak kamuflaturik zegoen orein bikote baten begiekin egin zuen topo. Neguko faunaren une magiko itzela.

No comments:

-----

contador de visitas

Blog Archive