Eguraldi grisa, tarteka euria eta ostarteak, baina lasaitasun ederra.
HIMALAIAN HIRU KOLORE
2018/03/26
2018/03/22
2018/03/20
2018/03/13
2018/03/05
UPETA, BESTELARRA, ARRALDE, ATXIRPE, ENIABE
Ubidetik aterata eta Undabe errekaren ondotik luzatzen den
pistatik aurrera joanez, halako batean, borda edota zalditegi txiki batera
helduko gara. Pista osoa kurritu ezean, kotxez joan daiteke bertaraino (aurrerago
ere parking txiki bat dago). Zabalgune honetan, eskumatara, pista bat zabaltzen
da sasitza multzo biren artean. Gorantz hartuta beste pista batekin egingo dugu
topo laster batean, azken hau harri txintxarrizkoa. Ehun metro gorago, eskuinaldean
lehen menditxoa dago gure zain: Upeta (762m).
Tontor horretatik ere, errez heldu ahal da Eneabe puntaraino (782m).
Upetatik, basabideetatik jaitsiko gara berriz pistaraino,
eta metro batzuk gorago, gainak beherantz egin duen tokian, ezkerretara joko
dugu. Zabalgune berde handi bat zeharkatu beharko dugu Bastelarra (864m) mendiaren
igoaldia hasi eta berehala. Ostean aldapa pikoa dator. Hainbat pista zeharkatuta,
aurrera eginez, eta pendizetik gora beti, mendi honetako kasko zabalera helduko
gara azken pinuen artean. Bistak ederrak daude hemendik.
Aurrean azken erpina: Arralde (945m). Bastelarrapeko lepoxka
zeharkaturik ekingo diogu azken aldapa ikezuari. Gailurretik hurbil, maldaren azken
zati harrizkoa gainditu behar dugu prudentziaz, batez ere bustirik egonez gero.
Gailurretik sekulako paisaiaz gozatu ahalko dugu. Mendi guztiak inguruan daude,
hurrengo irteera baten zain.
Igo garen bidea hartu barik, eta kontrako norabidean, mendiaren
amildegiari jarraituko diogu beste lepo txiki batekin topatu arte. Hortik beherantz,
baso beltz batean sartuko gara. Beti eskumatara jotzeko joerarekin, biderik
gabeko hainbat baso zeharkatu beharko ditugu harik eta Arimekortaraino doan
pistarekin berriz topatu arte. Hasierako punturainoko buelta lasaia izango da.
Erne ibili aipaturiko basoetan, oreinek bazkatoki erabiltzen
baitituzte eremu horiek, eta erraz izango da horrelako animalia ederrak begiz
jotzea. Kontaktu-une intentsuak dira.
2018/03/01
Subscribe to:
Posts (Atom)