Larunbatean izan ginen Alfonso mitikoarekin Atxarten. Bere mailako eskaladore-alpinista eta Atxarten inoiz ere? Halakorik! Klasikak egiten ibili ginen modu klasikoan.
“Hiztegiek diote ahatea bezalako hegaztia dela antzara, baina handiagoa, eta grisa duela lumajea, laranja kolorekoa mokoa, gorrixkak direla bere hankak. Entziklopedietako argazkietan ikusten dugunean, berriz, hegazti zein txori guztiek duten begirada serioa antzematen zaio berari ere, eta, nahiz kopeta handirik ez duen, kopetiluna dela esango lukete askok”. Aspaldi batean horrelaxe hasi zuen Bernardo Atxagak eman zuen hitzaldi bat, antzarei buruz hitz egiten. Joan den astean gure geografia zeharkatu zuten hegora bidean txori hauen aldra handiek, marra luzeetan, hodeiertzari plagio ordinarioa eginez. Udagoieneko hego-haizearekin batera hasten dira pelegrinazio nekagarrian, batak besteari adorea emanez, gauetako isiltasunean erraz adi daitezkeen kantu xumeez. Txikitan etxeko leihoa lubaki bihurtzen nuen larrazkenean, harik eta lehen saldoak ikusten nituen arte. Gauez ere entzuten nituen, elkarri mintzatzen, gauean talde bateratutik inor gal ez zedin. Harridura sortzen didate. Gaztetatik sentitu dut hori. Harridura eta mirespena oreka sinplean. Distantzia kilometrikoak korritu beharreko obsesio biologiko hori, senak agindutako helburura iristeko irrika apartekoa. Une batean, hegoak zabaldu, guztiok batera aireratu eta norabide ia zehatzari ekin. Nire urteroko hitzordu biologikoa ere bada. Eta hala, begiak zeruan iltzaturik daramatzan gizona naiz, noiz agertuko zain, kontaktu bisual hori noiz gertatuko zain. Ez diote mezuak, hizkiak edota zenbakiak izkiriatzeko ohitura zaharrari huts egiten. Hala, batzuetan abecedario berria idazten didate hodeien artean, edota V bat, gero progresiboki 7 bat bilakatuz doana. Joan den astean 1 zenbakia idatzi zidaten, eta gero marra luze-luzea, eta azkenik L baten forma hartu zuen denak. Gure buruen gainetik txoriak iragaten direnean, intentsitate berezia zabaltzen da larruazaleko poroetatik. Inoiz zozoekin ere gertatu zait. Saldo zenbakaitzak zuhaitz artean ziplo agertu, airearen mugimendu eskergak sentimenduen lekualdatzea ekarri, eta ondoan duzuna besarkatzen duzu. Intentsitate berberarekin. Betiko besarkatu ere.
Porque el fantasma porque ayer porque hoy: porque mañana porque sí porque no Porque el principio porque la bestia porque el fin: porque la bomba porque el medio porque el jardín
Porque góngora porque la tierra porque el sol: porque san juan porque la luna porque rimbaud Porque el claro porque la sangre porque el papel: porque la carne porque la tinta porque la piel
porque la noche porque me odio porque la luz: porque el infierno porque el cielo porque tú Porque casi porque nada porque la sed
porque el amor porque el grito por qué no sé Porque la muerte porque apenas por que más porque algún día porque todos porque quizás.
Alex, Zigor, Esti eta Jordi bildu ginen, udazken honek eskaintzen dituen egun zoragarrietan eskalatzera joateko. Alluitz aldean ibili ginen. Giro ederra, benetan! Besoak tinkaturik.
“Sé que cuando uno ve las cosas desde afuera, cuando uno no se siente complicado en ellas, es muy fácil proclamar qué es lo malo y qué es lo bueno. Pero cuando uno está metido hasta el pescuezo en el problema (y yo he estado muchas veces así), las cosas cambian, la intensidad es otra, aparecen hondas convicciones, inevitables sacrificios y renunciamientos que pueden parecer inexplicables para el que sólo observa."
Ezagutzen ez dudan herri batean bapatean, ixilean bezala agertu naiz kafetegi barrura sartu, lekua hartu eta nire ingurura begiratzen jarri naiz bikote bat muxuka mundua desafiatzen bizitza xurgatzen muxuz-muxu maitasuna puzten ez dute besteentzako lekurik apenas uzten telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...
Nahiz eta albisteek, berri guztiek, berri gehienek hortzak erakusten dioten zorionari, zorion apurrari Sanzek ezetz, ezetz euskarari hiru palestinar zulora, real madrilek gola arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun eta galdetzen dut zer ote den hau bizi ala iraun, bizi ala iraun, biziraun zu barik
Noizean behin barregin bakoitzak bere ikarak gordetzen ditu berekin halakoak gara ezinegona, zulo sakona sentitzen dudana ez da batere ona batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz gaizki nabilela ohartzen naiz kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...
Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura altxa aingura eta bakarrik atera nahiko nuke kanpoko mundura baina kosta egiten zait, kosta egiten zait, bai ta ez naiz ari, ez naiz ari damu eta erruei buruz hainbat zauri irekirik ditut horixe da dena, barkatu
Behin idatzi zenuen elaberri hura nire poemengatik trukatu nahi nuke jakiteko behingoz ni sufritzen ari nintzen bitartean zu zertan ari zinen zertan ari ote zinen
Dirudizun bezain zoriontsu izan zaitezen opa dizut